XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eliza katolikoak fede jainkozko eta katolikotzat 23. Ibid. dauka egia hori, nahiz eta eritzi desberdin asko egon teologoen artean bitartezko beharrezkotasun hori nola ulertu azaltzeko orduan.

Orixe ez da sartzen eztabaida teologikoan.

Bataiatu gabeko haurrek bizi duten egoera zein den deskribatzen du.

Gu hemen lurrean baino askoz zoriontsuago bizi dira, ez dute zerukoen bekaitzik.

Eta Jainkoa ezagutu, berriz, guk baino hobeto ezagutzen dute.

Haientzat ez da azken egunik izango, ongiaren eta gaizkiaren berririk izan ez zutelako.

Haur bataiagabeak, irudimenaren hegaletan, eguratsean nahiz lehorrean nahiz itsasoan zehar gogoematen ditu 24 Quito'n arrebarekin, in: Euzko-Gogoa, 9-10zk., 1951, 20 or..

Linboan ez dute oinazerik ez inolako nahigaberik 25 Ibid., 21 or..

Bestalde, gurasoei ez zaie ukatuko beren haurrek ikusteko poza 26 Ibid., 22 or..

Beste gorputzen antzera, haur horien gorputzak ere birpiztuko dira eta, birpiztean, gurasoen antza hartuko dute 27 Ibid..

Orixeren Linbo hau ez da zerua.

Hala ere, Linbokoak egoera arras doatsuan jarri dizkigu Orixek.

Zeruan bertan ez bada ere, zerurako sarreran jartzen dituela esan liteke.

Linbo horri egoera guztiz zoriontsua dagokio.

Orixeren ustez, inolako penarik ez dute nozitzen, beren erara Jainkoa goresten dute, gorputz-arimez birpiztera deituak daude, gurasoek eta haurrek elkar-ikusiko dute.

Zerukoei dagozkien ia tasun guztiak egozten dizkie, bada, haur horiei.

Jainkoa aurrez aurre ikustea bakarrik falta zaie.

Orixe oso bihotz zabaleko agertzen da haiekiko.

2.2. Garbitokia

Orixek infernu-modu arras konkretua bizi izan zuela esan da.

Eta berak ezagutu zuen garbitokia nolakoa izan zen?

Hauxe da hemen egin behar dugun lehen galdera.

Bi garbitoki bezala bereizten ditu: lehenengoa berak hezur-haragitan bizi izandakoa da, erbesteratuz gero Frantzian eta Ipar Euskal Herrian bizi izandako egoera psikologiko berezia; bigarrena gogoeta teologikoan sartzen dena da, heriotzaz geroko bizitzan arimek duten egoera berezia.

Bereizketa hau egin beharrekoa dela uste dut Garbitegiari eskaintzen dion atala zuzen ulertu nahi bada.

Lehenengo garbitokia, berak bizipenaz ezagututakoa, Donibane Lohitzunen kokatzen du.

Berak hitza: Urte artan asi zinan Baionako Apezpikutegia moda berriko ipui oiek zabaltzen, an emen iriz-iri mintzaldiak egiñeraziz.

Etorri zitinan Donibanera bi Irakasle.

Obe zunaten etxean gelditu ba'lira 28. Ibid..

Baionako Diozesia ikastaro batzu ematen hasi zen (...).